Hiru duatloi asteburuan

Pasa den asteburuan euskal duatloi zirkuituko 3 proba jokatu ziren. Larunbatean zita bikoitza izan zen, Altsasun eta Ermuan egin baitziren duatloiak, biak esprint distantziakoak. Igandean berriz, duatletak Zornotzan bildu ziren, distantzia motzeko duatloia osatzera. Altsasuko Duatloia Arratsaldeko lauretan eman zitzaion irteera Altsasuko Duatloiari. Bertan ia 200 parte hartzaile, horien artean zortzi Urola Plazaolako taldekideak. Bete…

Urola-Plazaolako atletak oso txukun Basaurin

Herenegun, hilak 18, ospatu zen Basauriko Duatloia, sprint distantzian. Goizeko 11:00etatik aurrera jokatu zen duatloi hau. 150 parte-hartzaile izan ziren irteera puntuan eta Urola-Plazaolako zazpi duatletak parte hartu zuten bertan. Parte hartzaileek korrika 6,2 km, bizikletan 20 km eta amaitzeko, berriro ere lasterka, 2,9 km osatu behar izan zituzten. Ander Aguirre izan zen nagusi gizonezkoetan…

UROLA-PLAZAOLAKO ATLETAK OÑATIKO XXI. DUATLOIAN

Iragan larunbatean, hilak 10, Urola-Plazaola taldeko kideek Oñatiko XXI. Duatloian parte hartu zuten Oñatiko XXI. Duatloia Larunbat arratsaldean jokatu zen dagoeneko hain sonatua den Oñatiko XXI. Duatloia. Hau euskal zirkuituko bosgarren proba izan da eta distantzia orain arteko luzeena: distantzia motzekoa. Gainera, bertan banatu ziren Gipuzkoako Distantzia Motzeko duatloiko txapelak ere. 300 parte hartzaile izan…

Urola-Plazaolako atletak maila onean asteburuan

Bi hitzordutan parte hartu dute Urola-Plazaola taldeko kideek asteburu honetan. Larunbatean Eibarko XXI. duatloian eta igandean Izabako neguko triatloian. Eibarko XXI. duatloia Larunbatean jokatu zen Eibarko duatloia, denboraldi honetako euskal zirkuituko laugarren proba. Kasu honetan, gainera, bertan banatu ziren Gipuzkoako esprint distantziako duatloiko txapelak ere. Urola-Plazaolako sei duatletak parte hartu zuten bertan. Parte hartzaileek korrika…

Duatloi asteburu oparoa Urola-Plazaola Triatloi Taldearentzat

Iragan larunbatean, hilak 25, jokatu zen Mungiako duatloia, euskal duatloi zirkuituko hirugarren proba. Bertan izan ziren Urola-Plazaola triatloi taldeko gure hainbat kide. Bederatzi taldekideko tropela izan zen irteera puntuan. Guztira, aldiz, 200dik gora izan ziren parte hartu zuten duatletak.Esprint distantziako lasterketa izan zen hau ere. Parte-hartzaileek korrika 5 km, bizikletan 20km eta amaitzeko, berriro ere…

Larunbatean jokatu zen Sopelako VII. duatloia

Inauteri larunbatean, hilak 18, goizean Urola Plazaola triatloi taldeak urteroko biltzarra ospatu eta aurkezpen argazkia atera zuen Zelai Ariztin. 35 dira aurten taldean daudenak, horien artean 8 neska. Arratsaldean berriz, Sopelako VII. duatloia jokatu zen, bi urteko etenaldiaren ostean. Euskal duatloi zirkuituko bigarren proba izan zen, Barakaldon astebete lehenago jokatu zenari segida emanez. Bertan izan…

Duatloi jaurdunaldi gazi-gozoa Barakaldon

Igande goizean Barakaldoko duatloia ospatu zen eta bertara gerturatu ziren Urola Plazaola triatloi taldeko lau kide. Duatloi honek ematen dio hasiera 2012ko Duatloi Zirkuituari. Aurtengo zirkuitua 16 duatloiz osatua egongo da, 12 Euskal Autonomia Erkidegoan eta 4 Nafarroan. Sailkapen finalean sartu ahal izateko, 9 frogetan puntuatzea ezinbestekoa da, horietako bat gutxienez Nafarroan izanda. Barakaldoko duatloia…