Ecotrimad

Taldekide batek (Juan Antonio Seño) Madrilera jo zuen distantzia ertaineko triatloi bat burutzera. Kasu honetan egin beharreko distantziak: 1900 m igerian, 75 km bizikletan eta 21 km korrika. Beroa ikaragarria izan zen eta jende askok bertan behera utzi zuen proba. Señok ere gorriak pasa zituen, lehenengo bizikletako arazo mekaniko batzuekin eta beroagatik gero, baina lasterketa…

Bermeoko Triatloia

Maiatzaren 5ean esprint distantziako triatloia izan zen Bermeon eta honek eman zion hasiera euskal triatloi zirkuituari. Parte hartzaileek igerian 750 m, bizikletan 20 km eta korrika, amaitzeko, 5 km osatu zituzten. Euskadiko txapelak ere bertan banatuko ziren. Irteerara ia 400 parte hartzaile gerturatu ziren. Lasterketa Jon Unanuek irabazi zuen 1:12:14ko marka ezarriz; nesketan garaile Estefania…

Azkoitiko duatloia

Euskal zirkuituko hamabigarren proba jokatu zen igande goizean Azkoitian. Goizeko 11etan zuten hitzordua duatletek eta taldeko bost kidek hartu zuten parte bertan. Guztira 8 km korrikan, 36 km bizikletan eta amaitzeko beste 4 km osatu behar izan zituzten lasterka. Taldeko neskei dagokienez, bi izan ziren goizeko 11etan irteera puntuan. Aintxiñe Kerejeta eta Gurutze Altuna 6…

Senpereko triatloia

Larunbat eta igandean hainbat proba ospatu ziren Senperen. Distantzia eta mota ezberdinetako triatloiak jokatu ziren bertan, banaka zein taldeka eta esprint zein distantzia olinpikoan. Gureek bi probatan parte hartu zuten, larunbatean taldeka jokatu zen erlojupekoan eta igandean hainbat kidek errepikatu zuten distantzia olinpikokoan. Taldekako erlojupekoari dagokionez, esprint distantzian jokatu zen. Triatloilariek igerian 750 m, bizikletan…

Espainiako Txapelketa Sorian

Taldeko hainbat neskek Soriarako bidaia egin zuten, bertan antolaturiko Espainiako txapelketan parte hartzeko. Proba berezia da oso, gutxienez lau taldekidek elkarrekin helmugaratu behar dute, ibilbidea elkarrekin osatu behar dute eta 2 minutuko tarteetan ematen zirelako irteerak. Esprint distantzian ohikoa denez 5-20-2,5ko ibilbidea zuten aurretik. Korrika Los Pajaritos estadioaren inguruko zirkuituan itzulika aritu ziren eta bizikletan…

San Adriango duatloia

Larunbat arratsaldean jokatu zen proba hau ere, Nafarroako San Adrianen, esprint distantzian. Bertan parte hartu zuten 125 duatletek 5,5 km. korrika, 25 km bizikletan eta amaitzeko beste 2,5 km egin behar izan zituzten lasterka. Gure taldekide Raimundo Diaz izan genuen ordezkari bakar eta 85. sailkatu zen. Lasterketa Kepa Ruiz (1:11:28) eta Ana Monrealek (1:32:03) irabazi…

Arrigorriagako duatloia

Euskal hitzordu nagusia Arrigorriagako XV. duatloia izan da, Urbiko triatloi taldeak antolaturikoa. Larunbat arratsaldean jokatu zen bertan distantzia luzeko Euskadiko txapelketa. Parte hartzaileek 12 km korrika, 75eko bizikleta saioa eta amaitzeko berriro ere 12 km-ko korrikako zatia zituzten zain. Lasterketa gogorra da benetan, korrika lehen atalean Arrigorriagatik atera eta Zaratamo inguruetatik, oso ibilbide aldapatsuan egiten…

Gurutze Benasquen garaile

Benasquen ere izan dugu ordezkaritza asteburu honetan. Bertan mendiko triatloia jokatu da, bizikleta, korrika eta eskia proba bakarrean uztartuz. Parte hartzaileek 25 km osatu dituzte guztira, 1775 m-ko desnibela gaindituz. Mendiko bizikletan 15 km (650 m-ko desnibela),  3,9 km lasterka mendian (395 m-ko desnibela) eta proba amaitzeko 5,4 km (730 m-ko desnibela) osatu dituzte mendiko…

Euskadiko txapeldun Gernikan ere bai

Atzo, apirilak 14, Gernika-Lumoko XVII. nazioarteko esprint duatloia jokatu zen. Aurten, gainera, Euskadiko txapelak ere bertan banatu dira. Giro petralari aurre eginez, barrurako modukoa zegoen euri, hotz eta haize boladak medio, 250 duatleta izan ziren irteera puntuan. Zain zituzten ibilbidean 5,2 km-ko hasierako korrika saioa, Urdaibai inguruan 26 km-ko bizikleta itzuli bat eta amaitzeko korrikako…

Aintxiñe Galileako III. duatloian txapeldunorde

Apirilak 14an ospatu zen esprint distantziako Galileako III. Duatloia (Errioxan). Kirolariek 5 km korrika, 20 km bizikletan eta 2,5 km korrika burutu behar zituzten. Bertan izan zen Aintxiñe Kerejeta eta lasterketa bikaina burutu ostean, bigarren postuan sailkatu zen.

Lorena eta Ivan Espainiako Txapelketarako sailkatuta

Ostiral goizean, hilak 6, Villa de Gijon duatloia ospatu zen, Daniel Guzman “Pegaso”ren omenezko V.a. Gainera Espainiako duatloi txapelketara sailkatzeko baliagarria zen eta Espainiako Duatloi Koparako puntuagarria. Han izan ziren Urola Plazaolako bi taldekide, Ivan Gonzalez eta Lorena Hernandez. Bete beharreko ibilbidea 5km korrika, herriko portuan prestaturiko zirkuituari 4 bira emanez; 20 km bizikletan, ibilbide…

Euskadiko txapel berri bat Urola Plazaola talderako

Larunbatean Mugarra triatloi taldeak antolaturiko distantzia motzeko duatloia ospatu zen Durangon. Hau gainera, zirkuiturako puntuagarria izateaz gain, Euskadiko txapelketa ere izan zen. Eguraldia lagun izan zen eta 300 parte-hartzaile inguru gerturatu ziren Durangora. Urola Plazaola triatloi taldetik, ordezkari bakarra, Josetxo Mujika. Bete beharreko ibilbidea 10 km korrika herrian zehar bi bira emanez, 39,2 km bizikletan…