Plentziako akuatloia

Igande arratsaldean jokatu zen Plentziako akuatloia, Euskadiko txapelketa. Ibone Sanchezek bezperako lasterketa bikainari are lasterketa bikainago bat gehitu zion, gainera. Lasterketa honetan parte hartzaileek korrikan 2,5 km, igerian 1 km eta amaitzeko berriro ere korrika 2,5 km osatu behar izan zituzten. Ibonek iaz lorturiko txapela defendatu behar zuen eta garaipena etxeratu zuen bigarren sailkatu zenari…

Pontevedrako triatloia

Uztailaren 21ean, arratsaldez, jokatu zen Espainiako txapelketarako sailkapen proba hau. Esprint distantzian neurtu zituzten indarrak parte hartzaileek, igerian 750m (buelta bat), bizikletan 20 km (4 buelta) eta lasterka 5 km (2 buelta) osatuz. Bertan parte hartu zuen emaitza oso onak lortzen ari den Ibone Sanchez gure ordezkariak, Elite mailan, 20 neskako tropelean, eta benetan lasterketa…

Buelnako VII. triatloia

Igandean ere, Buelna izan zen topalekua distantzia ertaineko 280 triatloilarientzat. Oraingo hontan bete beharreko ibilbideak distantzia hauek zituen: 1900 m igerian, 90 km bizikletan eta 21,1 km korrika. Garaileak 4 ordu 9 minutu eta 12 segundo behar izan zituen froga osatzeko; Qwenael Ouilleres frantsesa izan zen. Nesketan berriz, Inmaculada Pereiro 4:58:31ko markarekin. Taldekide bat ere…

Barakaldoko XVII. triatloia

Uztailak 7an goizean jokatu zen Barakaldoko froga, euskal triatloi zirkuituko azken aurrekoa. Esprint distantziako triatloia izan zen eta irteera puntuan 100 parte hartzaile izan ziren; horietatik 10 neskak. Guztira igerian 0.75 km, bizikletan 20 km eta amaitzeko korrika 5 km osatu behar izan zituzten triatletek. Taldeko ordezkari bakarra izan genuen bertan, Ibone Sanchez. Igerian azkarrena…

Garaiko II. triatloia

Igandean Garai izan zen topalekua. Bertan distantzia ertaineko beste triatloi bat jokatu baitzen. Oraingo honetan bete beharreko ibilbideak distantzia hauek zituen: 2000 m igerian, 90 km bizikletan eta 21 km korrika. Garaileak 4 ordu 37 minutu eta 20 segundo behar izan zituen froga osatzeko; Josu Uriarte izan zen. Nesketan berriz, Veronica Dominguez 5:41:47ko markarekin. Taldekide…

Aritzalekuko triatloia

Larunbat arratsaldean ere, Aritzalekuko distantzia ertaineko triatloia jokatu zen Leraten, Euskal Herriko txapelketa izan zena. Bertan igerian 1900 m, bizikletan 91 km eta korrika 21 km osatu zituzten 150 parte hartzaileek. Froga ibilbide aldapatsua dela eta oso gogorra da berez, baina larunbatekoa bereziki gogorra izan zen, haize zakarraren ondorioz. Horrek eragina izan zuen triatloiraliengan eta…

Tuterako XII. triatloia

Ekainak 30an arratsaldean jokatu zen Tuterako triatloia, “Reto del Ebro” ere deitua. Esprint distantziako triatloia izan zen eta irteera puntuan 120 parte hartzaile izan ziren; horietatik 10 inguru neskak. Guztira igerian 0,75 km (Ebro ibaian), bizikletan 20 km eta amaitzeko korrika 5 km osatu behar izan zituzten triatletek. Proba nagusian Martin Ignacio Muller (1:03:48rekin) eta…