Distantzia luzeko triatloiak

Irailak 30ean berriz, zita Calellan (Katalunian) izan genuen. Bertan Juan Antonio Señok Espainiako distantzia luzeko triatloi txapelketan parte hartu zuen. Osatu beharrekoa Ironman bezala ezagutzen den distantzia: 3.800m igerian, 180km bizikletan eta 42km korrika. Señok 10 ordu eta 36 minutu behar izan zituen froga osatzeko. Adin-taldeen mailan parte hartu zuen eta bere taldekoen artean 40….

II. Sertri Santander

Igande arratsaldean, hilak 23, jokatu zen Santanderren esprint distantziako triatloi hau. Bertan parte harturiko 200 triatloilarik baino gehiagok igerian 750 m, bizikletan 20 km eta amaitzeko korrikako atalean 5 km osatu zituzten. Garaileak Sergio Correa (1:04:075) eta Patricia Corral (1:22:12) izan ziren. Urola-Plazaolakoei dagokienez, Aintxiñe Kerejeta 4. (1:27:02) helmugaratu zen emakumezkoen artean.

Espainiako autonomia erkidegoen arteko txapelketa

Irailaren 16an, Euskadiko selekzioarekin, Espainiako autonomia erkidegoen arteko txapelketan izan zen Ibone. Kasu honetan, distantzia esprintean (750 m igeri, 40 km bizikletan eta 5 km korrika) eta bertan 7. helmugaratu zen sailkapen orokorrean. Gainera, euskal selekzioko lehen kidea izan zen proba amaitzen. Selekzioka neskak 5. postuan sailkatu ziren. Garailea Galizia izan zen.

Espainiako triatloi olinpikoko txapelketa

Pontevedran izan zen, Espainiako triatloi olinpikoko txapelketa distantzia olinpikoan burutu zen (1,5 km igerian, 40 km bizikletan, 10 km korrikan). Ibone 14. postuan sailkatu zen elite mailan eta 23 urtez azpikoetan, berriz, 7. Lasterketa honetan Ainhoa Murua triatloilari zarauztar bikaina nagusitu zen sailkapen orokorrean.

Guadalajarako XXVII. triatloia

Larunbatean jokatu zen Guadalajaran distantzia luzeagoko triatloi hau. Bertan parte harturiko 300 triatloilariek igerian 1,9 km, bizikletan 80 km eta amaitzeko korrikako atalean 20 km osatu zituzten. Garaileak Ivan Tejero (4:06:45) eta Estefanía Gómez (4:41:42) izan ziren, eta, Urola-Plazaolakoei dagokienez, Oier Diaz de Espada 117. (5:15:21) eta Juan Carlos Delgado 151. (5:23:37) helmugaratu ziren.

Zumaiako VI. esprint triatloia

Larunbatean, hilak 1, jokatu zen euskal triatloi zirkuituko azken proba hau. Bertan esprint distantzian lehiatu ziren aurrez izen-ematea beteriko 150 triatloilariak, igerian 750 m, bizikletan 20 km eta korrika 5 km osatuz. Lasterketako garaileak Aimar Agirresarobe (56:49), gizonezkoetan, eta Ainara Pacheco (1:06:44) izan ziren. Gure bi ordezkariei dagokienez, berriz, Roberto Renilla 55. helmugaratu zen (1:05:23)…

Parejako V. triatloia

Astebete beranduago, abuztuaren 25ean, kasu honetan Guadalajaran, Ibone Sanchez berriro ere podiumera igo zen, Parejako distantzia olinpikoko triatloian bigarren postuan amaituz. Bere adin tartekoen artean, 23 urtez azpikoetan, postu bera erdietsi zuen. Guztira 300 triatleta izan ziren irteera puntuan eta lasterketako triatloilarien maila nahiko altua izan zen. Besteak beste Maria Ortega irabazlea Europako 23 azpikoen…

Enbrunman

Andra Mari egunean, abuztuaren 15ean, jokatu zen Ironman distantziako proba hau Embrunen (Frantzia). Bertan Raul Montielek parte hartu zuen. Triatloirik gogorrenetako bat da hau distantzia luzekoen artean, distantziari (3,8 km igerian – 188 km bizikletan – maratoia korrika) ilunpean igeri egiten hastea eta bizikletako ibilbidean Alpeetako mendate batzuk igotzea gehitu behar baitzaio, tartean Izoard entzutetsua….

Iruñeko triatloia

Igande goizez ospatu zen Iruñeko igeriketa elkarteko triatloia. Distantzia olinpikoa izan zen (1,5 km igerian, 40 km bizikletan eta 10 km korrika) eta 100 triatleta inguru bildu zituen. Urola-Plazaolako hiru kide ere han izan ziren. Helmugaratzen lehena Juan Antonio Seño izan zen 22. postuan 2:15:03ko denborarekin. Atzetik Ibone Sanchez 2:24:55 eta Roberto Renilla 2:26:23. Beste…

Pontevedrako triatloia

Uztailaren 21ean, arratsaldez, jokatu zen Espainiako txapelketarako sailkapen proba hau. Esprint distantzian neurtu zituzten indarrak parte hartzaileek, igerian 750m (buelta bat), bizikletan 20 km (4 buelta) eta lasterka 5 km (2 buelta) osatuz. Bertan parte hartu zuen emaitza oso onak lortzen ari den Ibone Sanchez gure ordezkariak, Elite mailan, 20 neskako tropelean, eta benetan lasterketa…

Buelnako VII. triatloia

Igandean ere, Buelna izan zen topalekua distantzia ertaineko 280 triatloilarientzat. Oraingo hontan bete beharreko ibilbideak distantzia hauek zituen: 1900 m igerian, 90 km bizikletan eta 21,1 km korrika. Garaileak 4 ordu 9 minutu eta 12 segundo behar izan zituen froga osatzeko; Qwenael Ouilleres frantsesa izan zen. Nesketan berriz, Inmaculada Pereiro 4:58:31ko markarekin. Taldekide bat ere…

Barakaldoko XVII. triatloia

Uztailak 7an goizean jokatu zen Barakaldoko froga, euskal triatloi zirkuituko azken aurrekoa. Esprint distantziako triatloia izan zen eta irteera puntuan 100 parte hartzaile izan ziren; horietatik 10 neskak. Guztira igerian 0.75 km, bizikletan 20 km eta amaitzeko korrika 5 km osatu behar izan zituzten triatletek. Taldeko ordezkari bakarra izan genuen bertan, Ibone Sanchez. Igerian azkarrena…