Sopelako VIII. duatloia jokatu zen larunbat arratsaldean, esprint distantziakoa (5,2-19.2-2,5) eta bertan izan ziren Urola-Plazaola-Godoyko lau kide. Lasterketan Mikel Elgezabal (55:17) eta Inma Pereiro (1:04:38) nagusitu ziren, hurrenez hurren, gizonezko zein emakumezkoetan. Gureen artean, berriz, lasterketa ederra eginda 13. helmugaratu zen Jon Azpiazu Tobar (58:10), Iosu Bareño 69. (1:03:24), Raimundo Diaz Mesonero 124. (1:08:25) eta…
2013 denboraldirako dena prest
Urte berria, 2013a, hasi zenetik Urola triatloi klubeko kirolariak denboraldi berriari begira dabiltza. Aurtengoan ere erronka ugari eta ilusio handia izango dituzte ardatz euren jardunean. Jarraian denboraldi berriko asmoen inguruko informazio zehatzagoa. Taldearen eraberritzea Legedia aldaketa bat medio taldea hemendik aurrera bere kabuz arituko da lanean, klub izaera hartuta, ez da Urola K.E.aren barruan egongo,…
Urretxu-Zumarragako Duatloi Herrikoia 2012 / Argazkiak eta Sailkapenak
Mutilak Neskak Mailaka https://picasaweb.google.com/110293110294813470286/UrretxuZumarragakoDuatloiHerrikoia2012
Ainhoa Murua eta Zuriñe Rodriguez taldearekin
Udan Joko Olinpikoak ospatu aurretik, bertan parte hartu zuten Ainhoa Murua eta Zuriñe Rodriguez triatletak Urola-Plazaolako kide batzuekin izan ziren eta euren animoak jaso zituzten. Beraiek taldeko kamiseta bat sinatu zuten trukean taldeari emateko. Keinu polit hori herritar guztiontzat zabaltzeko nahiarekin, Urola-Plazaolako taldeak oroigarria udalari eskaini dio eta Ispilako kiroldegian ikus dezakezue.
Amasako mendi duatloia
Azaroak 4an Amasan mendi duatloi bat ospatu zen 100 parte-hartzaile baina gehiagorekin. Bertaratutako kirolariek bete beharreko atalak ondorengoak ziren: mendi lasterketa 3,86 km, mendi bizikleta 17,79 km eta berriro korrika 1,62 km. Bertan Urola-Plazaola taldeko Jon Telleriak parte hartu zuen. Horrelako froga batean estreinekoa zuen eta oso gogorra egin zitzaion arren, helmuga 45. postuan gurutzatu…
Espainiako 2012 rankingak
2012ko denboraldia amaitutzat eman du Espainiako triatloi federazioak eta horrekin batera Espainiako rankingak argitaratu ditu. Urola-Plazaola triatloi taldea, 84. dago taldekako sailkapenean, 2. talde euskalduna izanik. Banakakoetan, hauek dira gure kideen postuak: duatloian, Ivan Gonzalez 624, Ibone Sanchez 124. eta Lorena Hernandez 130. Neguko triatloian, Josetxo Mujika 5., bere kategoriko garaile izanik. Distantzia luzeko triatloian,…
Urretxu-Zumarragako Duatloi Herrikoia 2012
Urretxu-Zumarragako duatloi herrikoia aurkezten dizuegu. Datorren urriaren 20an, larunbata, 17:00etan duatloi herrikoia ospatuko da, Areizaga-Kalebarreneko plazan. Proban 3 km korrika, 14 km bizikleta eta 1,5 km korrika egin beharko dira. Izen ematea 12 € izango da federatu naiz federatu gabeentzat eta www.triatloi.org web orrian egin beharko dira. Nahiz eta egunean bertan izen emateak egin daitezkeen,…
II. Sertri Madrid
Igande arratsaldean oraindik Madrilen bazegoen zer egin eta Ainhoa eta Rosak Sertri triatloian parte hartu zuten. Ongintzako izaera duen ekitaldi honetan distantzia eta modalitate askoko frogak ospatzen dira 2400dik gora parte-hartzaile bilduz. Taldekideen kasuan, esprint distantziako triatloia izan zen eta 5. eta 9. helmugaratu ziren hurrenez hurren.
Espainiako triatloi esprint txapelketa
Urriaren 6an Madrilen Espainiako onenak bildu ziren esprint distantziako txapelketa jokatzeko. Ibone Sanchez taldekidea ere han izan zen. Hala ere, ez zuen bere egunik onena izan eta istripu batek lehenengo postuetatik urrundu zuen. Helmugara 18. postuan iritsi zen (elite mailan) eta 23 urtez azpikoen mailan 4. sailkatu zen. Istripu horrek minduta utzi bazuen ere, arratsaldean…
Distantzia luzeko triatloiak
Irailak 30ean berriz, zita Calellan (Katalunian) izan genuen. Bertan Juan Antonio Señok Espainiako distantzia luzeko triatloi txapelketan parte hartu zuen. Osatu beharrekoa Ironman bezala ezagutzen den distantzia: 3.800m igerian, 180km bizikletan eta 42km korrika. Señok 10 ordu eta 36 minutu behar izan zituen froga osatzeko. Adin-taldeen mailan parte hartu zuen eta bere taldekoen artean 40….
Mendigorriako kuadriatloia
Irailaren 15ean Mendigorrian (Nafarroa) froga berezia ospatu zen; kuadriatloia. 4 atalez osatua zegoen: 700 m igerian, 2 km piraguan, 15 km bizikletan eta 3,2 km korrika. Bertan Urola-Plazaola taldeko Roberto Renillak parte hartu zuen, helmuga ordu bat eta 42 minutu ostean gurutzatuz, sailkapeneko 11. postuan. Garailea Alberto Cebollada izan zen 1:18:59ko markarekin.