Uztaila 2010
A A A O O L I
« eka    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

Jon Azpiazu 3. LA CAPLEKO IRONMAN ERDIAN

Beni 3. V1 ean, Josetxo 2. V2an eta Gema 4. emakumezkoetan Euskadiko Akuatloi Txapelketan.

JON AZPIAZU EUROPAKO AZPITXAPELDUN

Pasa den Ekainaren 26an Urola Asirauto Plazaola taldeko Jon Azpiazu triatleta, duela urtebete Espainiako Distantzi Luzeko 25-29 adin taldeko Txapeldun bilakatu zen leku berean beste lasterk.eta bat lehiatzera bueltatu zen Gazteizera.

TITULUEN UZTA BIKAINA ASTEBURUAN

Pasa den asteburuak triatloiarekin hitzordu bikoitza izan zuen eta Urola Asirauto Plazaola triatloi taldeko kirolariek maila bikaina eskaini dute beste behin.

MADRIL ETA ONDARROAKO TRIATLOIAK ETA ISABAKO DUATLOI KROSSA

Larunbat goizean Urola Asirauto Plazaola triatloi taldeko Gema Hernandezek, Madriden ospatu ziren ITU Dextro Serie mundialen programaren barnean ospaturiko adin taldekako Espainiako Txapelketarako klasifikagarria zen triatloiean parte hartu zuen. Proba distantzi motzekoa izan zen, hau da, 1,5 km igeri , 40 km bizikletan eta 10 km korrika.

TRIATLOI HITZORDU BIKOITZA PASA DEN ASTEBURUAN

Joan den larunbatean Bermeoko V. Triatloi sprinta ospatu zen, hego Euskal Herriko zirkuituko bigarren proba zena. 240 triatleta bildu ziren eta garaipena Felix J. Martinez eta Estefania Gomez kantabriarrek eskuratu zuten.

Zirkuituko lehen triatloia Zierbenan ospatu da

Maiatzaren 23an Zierbenako “Ipar Kutxa” Sari Nagusia triatloi olinpikoa ospatu zen. Hau izan zen Hego Euskal Herriko zirkuituko lehen proba.

DUATLOIAK AMAITZEAR ETA TRIATLOIAREN HASIERA ASTEBURUAN

Duatloi denboraldia ez da bukatu. Asteburu honetan Zornotzako Duatloi Motza eta Biarritz Olimpique taldeak antolatutako Senpereko Triatloia jokatu dira. Kirol egutegian ohikoa den triatloi honetan hegoalde eta iparraldeko triatletek Senpere inguruko paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera izan dute larunbat eta igandez.

Aitor Alberdi bigarren Guadalajarako triatloian

Pasa den larunbatean Guadalajarako XXIV triatloia ospatu zen. Bertan Urola KE Asirauto Plazaola taldeko Aitor Alberdik parte hartu eta bigarren postua eskuratzea lortu zuen.

Aitor Alberdi garaile Aritzalekuko triatloian

Larunbat goizean Aritzalekuko kampingean (Lerate) sprint distantziako triatloia ospatu zen eta Aitor Alberdik irabazi zuen. Triatloia egiteko oso garrantzitsua suertatzen da kampinean dagoen jendearen inplikazioa. Hori dela eta, oso antolakuntza ona izaten duen lasterketa izaten da.

Jon Azpiazu bikain Embrun Man proban

Aurreko abuztuaren 15an Embrun (Frantzia) herrian Embrun Man proba ospatu zen eta Jon Azpiazuk karrera bikaina egin zuen. Aitor Alberdi ere proba egitera animatu zen, baina ezin izan zuen amaitu.