Amasako mendi duatloia

Azaroak 4an Amasan mendi duatloi bat ospatu zen 100 parte-hartzaile baina gehiagorekin. Bertaratutako kirolariek bete beharreko atalak ondorengoak ziren: mendi lasterketa 3,86 km, mendi bizikleta 17,79 km eta berriro korrika 1,62 km. Bertan Urola-Plazaola taldeko Jon Telleriak parte hartu zuen. Horrelako froga batean estreinekoa zuen eta oso gogorra egin zitzaion arren, helmuga 45. postuan gurutzatu…

Urretxu-Zumarragako Duatloi Herrikoia 2012

Urretxu-Zumarragako duatloi herrikoia aurkezten dizuegu. Datorren urriaren 20an, larunbata, 17:00etan duatloi herrikoia ospatuko da, Areizaga-Kalebarreneko plazan. Proban 3 km korrika, 14 km bizikleta eta 1,5 km korrika egin beharko dira. Izen ematea 12 € izango da federatu naiz federatu gabeentzat eta www.triatloi.org web orrian egin beharko dira. Nahiz eta egunean bertan izen emateak egin daitezkeen,…

II. Sertri Madrid

Igande arratsaldean oraindik Madrilen bazegoen zer egin eta Ainhoa eta Rosak Sertri triatloian parte hartu zuten. Ongintzako izaera duen ekitaldi honetan distantzia eta modalitate askoko frogak ospatzen dira 2400dik gora parte-hartzaile bilduz. Taldekideen kasuan, esprint distantziako triatloia izan zen eta 5. eta 9. helmugaratu ziren hurrenez hurren.

Espainiako triatloi esprint txapelketa

Urriaren 6an Madrilen Espainiako onenak bildu ziren esprint distantziako txapelketa jokatzeko. Ibone Sanchez taldekidea ere han izan zen. Hala ere, ez zuen bere egunik onena izan eta istripu batek lehenengo postuetatik urrundu zuen. Helmugara 18. postuan iritsi zen (elite mailan) eta 23 urtez azpikoen mailan 4. sailkatu zen. Istripu horrek minduta utzi bazuen ere, arratsaldean…

Distantzia luzeko triatloiak

Irailak 30ean berriz, zita Calellan (Katalunian) izan genuen. Bertan Juan Antonio Señok Espainiako distantzia luzeko triatloi txapelketan parte hartu zuen. Osatu beharrekoa Ironman bezala ezagutzen den distantzia: 3.800m igerian, 180km bizikletan eta 42km korrika. Señok 10 ordu eta 36 minutu behar izan zituen froga osatzeko. Adin-taldeen mailan parte hartu zuen eta bere taldekoen artean 40….

Mendigorriako kuadriatloia

Irailaren 15ean Mendigorrian (Nafarroa) froga berezia ospatu zen; kuadriatloia. 4 atalez osatua zegoen: 700 m igerian, 2 km piraguan, 15 km bizikletan eta 3,2 km korrika. Bertan Urola-Plazaola taldeko Roberto Renillak parte hartu zuen, helmuga ordu bat eta 42 minutu ostean gurutzatuz, sailkapeneko 11. postuan. Garailea Alberto Cebollada izan zen 1:18:59ko markarekin.

II. Sertri Santander

Igande arratsaldean, hilak 23, jokatu zen Santanderren esprint distantziako triatloi hau. Bertan parte harturiko 200 triatloilarik baino gehiagok igerian 750 m, bizikletan 20 km eta amaitzeko korrikako atalean 5 km osatu zituzten. Garaileak Sergio Correa (1:04:075) eta Patricia Corral (1:22:12) izan ziren. Urola-Plazaolakoei dagokienez, Aintxiñe Kerejeta 4. (1:27:02) helmugaratu zen emakumezkoen artean.

Zubietako II. mendi duatloia

Larunbat arratsaldean, hilak 22, jokatu zen Zubietan bertako mendi duatloiaren bigarren ekinaldia. Eguraldi oso beroa lagun, 30ºC irteera unean, 150 lagunetik gora izan ziren parte hartu zutenak. Parte hartzaileek ibilbide gogor batean korrika 4,5km inguru, bizikletan 15,5km eta amaitzeko, berriro ere korrika, 2,2km egin behar izan zituzten mendian gora eta behera. Lasterketako garaileak Luis Mari…

Espainiako autonomia erkidegoen arteko txapelketa

Irailaren 16an, Euskadiko selekzioarekin, Espainiako autonomia erkidegoen arteko txapelketan izan zen Ibone. Kasu honetan, distantzia esprintean (750 m igeri, 40 km bizikletan eta 5 km korrika) eta bertan 7. helmugaratu zen sailkapen orokorrean. Gainera, euskal selekzioko lehen kidea izan zen proba amaitzen. Selekzioka neskak 5. postuan sailkatu ziren. Garailea Galizia izan zen.

Espainiako triatloi olinpikoko txapelketa

Pontevedran izan zen, Espainiako triatloi olinpikoko txapelketa distantzia olinpikoan burutu zen (1,5 km igerian, 40 km bizikletan, 10 km korrikan). Ibone 14. postuan sailkatu zen elite mailan eta 23 urtez azpikoetan, berriz, 7. Lasterketa honetan Ainhoa Murua triatloilari zarauztar bikaina nagusitu zen sailkapen orokorrean.

Guadalajarako XXVII. triatloia

Larunbatean jokatu zen Guadalajaran distantzia luzeagoko triatloi hau. Bertan parte harturiko 300 triatloilariek igerian 1,9 km, bizikletan 80 km eta amaitzeko korrikako atalean 20 km osatu zituzten. Garaileak Ivan Tejero (4:06:45) eta Estefanía Gómez (4:41:42) izan ziren, eta, Urola-Plazaolakoei dagokienez, Oier Diaz de Espada 117. (5:15:21) eta Juan Carlos Delgado 151. (5:23:37) helmugaratu ziren.

Zumaiako VI. esprint triatloia

Larunbatean, hilak 1, jokatu zen euskal triatloi zirkuituko azken proba hau. Bertan esprint distantzian lehiatu ziren aurrez izen-ematea beteriko 150 triatloilariak, igerian 750 m, bizikletan 20 km eta korrika 5 km osatuz. Lasterketako garaileak Aimar Agirresarobe (56:49), gizonezkoetan, eta Ainara Pacheco (1:06:44) izan ziren. Gure bi ordezkariei dagokienez, berriz, Roberto Renilla 55. helmugaratu zen (1:05:23)…