Hego Euskal Herriko zirkuituan hainbat sari

Pasa den abenduaren 18an Euskal Herriko eta Nafarroako triatloi federazioek antolatua, Hego Euskal Herriko zirkuituko irabazleei zegozkien sari banaketa ospatu zen. Duatloiean, Urola Asirauto Plazaola Triatloi taldeko neskek zirkuituko irabazle bezala beraien saria jaso zuten.

Animatu eta batu!

Kirola gustatzen zaizu? Igeri edo korrika egiten duzu? Bizikletan ibiltzen zara? Animatu duatloiak edota triatloiak egitera! Gurekin bat egin, eta, gogoz osatutako talde batekin egingo duzu topo, kirola zaletasunez bizi duena. Taldekide guztiak afizionatuak gara, horregatik, maila guztietako pertsonak nahi ditugu: kirolean bizitza guztia daramatenak nahi hasi berriak, onak nahiz txarrak, gizonezkoak nahiz emakumezkoak, helduak…

Jon Azpiazu Europako txapeldunorde

Pasa den Ekainaren 26an Urola Asirauto Plazaola taldeko Jon Azpiazu triatleta, duela urtebete Espainiako Distantzi Luzeko 25-29 adin taldeko txapeldun bilakatu zen leku berean beste lasterketa bat lehiatzera bueltatu zen Gasteizera.

Tituluen uzta bikaina asteburuan

Pasa den asteburuak triatloiarekin hitzordu bikoitza izan zuen eta Urola Asirauto Plazaola triatloi taldeko kirolariek maila bikaina eskaini dute beste behin.

Madril eta Ondarroako triatloiak eta Izabako duatloi krossa

Larunbat goizean Urola Asirauto Plazaola triatloi taldeko Gema Hernandezek, Madriden ospatu ziren ITU Dextro Serie mundialen programaren barnean ospaturiko adin taldekako Espainiako Txapelketarako klasifikagarria zen triatloian parte hartu zuen. Proba distantzia motzekoa izan zen, hau da, 1,5 km igeri , 40 km bizikletan eta 10 km korrika.

Triatloi hitzordu bikoitza pasa den asteburuan

Joan den larunbatean Bermeoko V. triatloi esprinta ospatu zen, hego Euskal Herriko zirkuituko bigarren proba zena. 240 triatleta bildu ziren eta garaipena Felix J. Martinez eta Estefania Gomez kantabriarrek eskuratu zuten.