Espainiako unibertsitate-arteko triatloi txapelketa

Larunbatean Espainiako Unibertsitate arteko Triatloi Txapelketa ospatu zen Puçolen (Valentzia). Bertan izan zen Ibone Sanchez kidea, UPV/EHUko taldekide bezala. Osatu beharrekoa esprint distantziako triatloia zen: 750 m igerian, 20 km bizikletan eta 5 km korrika. Parte-hartzea handia izan zen: nesketan 70 inguru aurkeztu ziren. Ibonek arazoak izan zituen lasterketaren lehen atalean, baina bizikleta saio on…

Ecotrimad

Taldekide batek (Juan Antonio Seño) Madrilera jo zuen distantzia ertaineko triatloi bat burutzera. Kasu honetan egin beharreko distantziak: 1900 m igerian, 75 km bizikletan eta 21 km korrika. Beroa ikaragarria izan zen eta jende askok bertan behera utzi zuen proba. Señok ere gorriak pasa zituen, lehenengo bizikletako arazo mekaniko batzuekin eta beroagatik gero, baina lasterketa…

Bermeoko Triatloia

Maiatzaren 5ean esprint distantziako triatloia izan zen Bermeon eta honek eman zion hasiera euskal triatloi zirkuituari. Parte hartzaileek igerian 750 m, bizikletan 20 km eta korrika, amaitzeko, 5 km osatu zituzten. Euskadiko txapelak ere bertan banatuko ziren. Irteerara ia 400 parte hartzaile gerturatu ziren. Lasterketa Jon Unanuek irabazi zuen 1:12:14ko marka ezarriz; nesketan garaile Estefania…

Senpereko triatloia

Larunbat eta igandean hainbat proba ospatu ziren Senperen. Distantzia eta mota ezberdinetako triatloiak jokatu ziren bertan, banaka zein taldeka eta esprint zein distantzia olinpikoan. Gureek bi probatan parte hartu zuten, larunbatean taldeka jokatu zen erlojupekoan eta igandean hainbat kidek errepikatu zuten distantzia olinpikokoan. Taldekako erlojupekoari dagokionez, esprint distantzian jokatu zen. Triatloilariek igerian 750 m, bizikletan…

Ibone euskadiko akuatloi txapeldun

Pasa den larunbatean Plentzian ospatu zen akuatloiean Ibone Sánchez taldekidea Euskadiko garaile izan zen. SUB23 mailakoa izan arren, maila absolutuan izan zen txapeldun.

Urola 3. Euskadiko txapelketan

Aurreko astean Lekeition esprint distantzian Euskadiko txapelketak jokatu ziren eta Urolako neskak 3. sailkatu ziren taldeka.

Asteburu arrakastatsua

Larunbatean Zarauzko triatloira gerturatu ziren taldekide guztiek proba amaitzea lortu zuten. Gainera Gema Hernandezek 3. postua lortu zuen bertan ospatu zen Gipuzkoako txapelketan. Igandean bestalde, Gipuzkoako garaikurra Josetxo Mujikak irabazi zuen beteranoen II. mailan eta Ainhoa Garciak 3. postua eskuratu zuen maila absolutuan.

Neskak 3. taldeka Hondarribiko triatloiean

Nesken taldeak goraipatzekoa den 3. postua lortu zuen Hondarribiko triatloiean. Podium honek duen garrantziaz konturatzeko, kontuan izan behar da nesken artean izandako parte hartze handia; guztira 8 talde eta 75 kirolari. Triatloi hau euskadiko txapelketako 2. proba izan da eta aurrekoa bezala sprint distantzian jokatu da. Aipatzekoa da, halaber, Gema Hernandezek lorturiko 6. postua, Radka…

Edu Perez Gipuzkoako txapeldun orde

Asteburu honetan ere taldea bi proba desberdinetan azaldu da. Batetik, larunbatean Bermeoko triatloia ospatu zen, Euskadiko zirkuituko estreinako proba. Esprint distantziako ekitaldi honetan 5 taldekide lehiatu ziren. Beste alde batetik, igandean Eibarren Gipuzkoako txapelketa ospatu zen. Bertan Edu Perez txapeldun orde izan zen beterano I. mailan eta Josetxo Mugika txapeldun beterano II. mailan. Aipagarria halaber,…

Asteburu betea gure kirolarientzat

Asteburu benetan betea izan da hau taldearentzat. Bi duatloi ospatu dira euskal zirkuituaren baitan, bietan Josetxo Mujikak garaipena lortu duelarik beterano II. mailan. Larunbatean Arbizuko duatloia ospatu zen distantzia motzean eta bertan Edu taldekideak ere parte hartu zuen. Igandean berriz Amorebietako duatloia lehiatu zen berriro ere distantzia motzean (9,8km. 35km. 4,8km) eta Josetxoz gain Aintxine…

Hego Euskal Herriko zirkuituan hainbat sari

Pasa den abenduaren 18an Euskal Herriko eta Nafarroako triatloi federazioek antolatua, Hego Euskal Herriko zirkuituko irabazleei zegozkien sari banaketa ospatu zen. Duatloiean, Urola Asirauto Plazaola Triatloi taldeko neskek zirkuituko irabazle bezala beraien saria jaso zuten.