Ibone 3. Hondarribiko triatloian

Urola-Plazaolako taldekideak Hondarribiko triatloian izan ziren asteburuan. Lasterketa honek esprint distantziako triatloian Gipuzkoako txapelak erabakitzeko balio izan zuen. Euskal Triatloi zirkuituko 3. froga izan zen igandean ospaturikoa. Triatletek burutu beharreko distantzia 750m igerian, 20km bizikletan eta 5km korrika izan zen. Lehenengo atala, hondartzatik atera eta portu aldera prestaturiko zirkuituan osatzen zen. Ondoren, bizikleta hartu eta…

II. Bilbao Triathlon

Urola-Plazaolako taldekideen parte hartzeak aurrera jarraitzen du. Oraingoan hitzordua Bilbon izan zen, bertan ospaturiko distantzia erdiko bigarren triatloian. 1.900m igerian, 90km bizikletan eta 21km korrika; hori izan zen triatletek burutu beharreko distantzia. Lehenengo atala, Bilboko itsasadarrean joan etorria eginez osatzen zen. Ondoren, bizikleta hartu eta besteak beste, Etxebarri, Galdakao eta Enekuritik pasatzen zen ibilbideari bi…

Debako triatloia

400 triatloilari inguru bildu ziren igandean Deban, Euskadiko triatloi zirkuituari hasiera emango zion frogari aurre egiteko. Urola Plazola taldetik 9 parte hartzaile aurkeztu ziren. Distantzia bereziak ezarri zituzten aurtengoan: 900 m igerian, 30 km bizikletan eta 5,2 km korrika. Lasterketako garaileak Jon Unanue eta Nuria Martinez izan ziren. Taldekideen postuak berriz honakoak: Mikel Murua 72.,…

Bilboko VIII. Duatloia

Larunbat arratsaldean jokatu zen Bilbon euskal duatloi zirkuituko azken proba: Bilboko VIII. duatloia – Paul  Secoren oroimenez. Bertan 200 parte-hartzaile inguru izan ziren irteeran, tartean gure hiru ordezkari. Proba esprint distantzian jokatu zen. Duatletek bost kilometroko osatu zituzten lasterka Botikazarretik Udaletxeraino, eta alde beretik itzuli, ondoren 21 kilometro bizikletaz, Enekuri eta Artxanda igoz, oso aldapa…

Espainiako unibertsitate-arteko triatloi txapelketa

Larunbatean Espainiako Unibertsitate arteko Triatloi Txapelketa ospatu zen Puçolen (Valentzia). Bertan izan zen Ibone Sanchez kidea, UPV/EHUko taldekide bezala. Osatu beharrekoa esprint distantziako triatloia zen: 750 m igerian, 20 km bizikletan eta 5 km korrika. Parte-hartzea handia izan zen: nesketan 70 inguru aurkeztu ziren. Ibonek arazoak izan zituen lasterketaren lehen atalean, baina bizikleta saio on…

Ecotrimad

Taldekide batek (Juan Antonio Seño) Madrilera jo zuen distantzia ertaineko triatloi bat burutzera. Kasu honetan egin beharreko distantziak: 1900 m igerian, 75 km bizikletan eta 21 km korrika. Beroa ikaragarria izan zen eta jende askok bertan behera utzi zuen proba. Señok ere gorriak pasa zituen, lehenengo bizikletako arazo mekaniko batzuekin eta beroagatik gero, baina lasterketa…

Bermeoko Triatloia

Maiatzaren 5ean esprint distantziako triatloia izan zen Bermeon eta honek eman zion hasiera euskal triatloi zirkuituari. Parte hartzaileek igerian 750 m, bizikletan 20 km eta korrika, amaitzeko, 5 km osatu zituzten. Euskadiko txapelak ere bertan banatuko ziren. Irteerara ia 400 parte hartzaile gerturatu ziren. Lasterketa Jon Unanuek irabazi zuen 1:12:14ko marka ezarriz; nesketan garaile Estefania…

Azkoitiko duatloia

Euskal zirkuituko hamabigarren proba jokatu zen igande goizean Azkoitian. Goizeko 11etan zuten hitzordua duatletek eta taldeko bost kidek hartu zuten parte bertan. Guztira 8 km korrikan, 36 km bizikletan eta amaitzeko beste 4 km osatu behar izan zituzten lasterka. Taldeko neskei dagokienez, bi izan ziren goizeko 11etan irteera puntuan. Aintxiñe Kerejeta eta Gurutze Altuna 6…

Senpereko triatloia

Larunbat eta igandean hainbat proba ospatu ziren Senperen. Distantzia eta mota ezberdinetako triatloiak jokatu ziren bertan, banaka zein taldeka eta esprint zein distantzia olinpikoan. Gureek bi probatan parte hartu zuten, larunbatean taldeka jokatu zen erlojupekoan eta igandean hainbat kidek errepikatu zuten distantzia olinpikokoan. Taldekako erlojupekoari dagokionez, esprint distantzian jokatu zen. Triatloilariek igerian 750 m, bizikletan…

Espainiako Txapelketa Sorian

Taldeko hainbat neskek Soriarako bidaia egin zuten, bertan antolaturiko Espainiako txapelketan parte hartzeko. Proba berezia da oso, gutxienez lau taldekidek elkarrekin helmugaratu behar dute, ibilbidea elkarrekin osatu behar dute eta 2 minutuko tarteetan ematen zirelako irteerak. Esprint distantzian ohikoa denez 5-20-2,5ko ibilbidea zuten aurretik. Korrika Los Pajaritos estadioaren inguruko zirkuituan itzulika aritu ziren eta bizikletan…

San Adriango duatloia

Larunbat arratsaldean jokatu zen proba hau ere, Nafarroako San Adrianen, esprint distantzian. Bertan parte hartu zuten 125 duatletek 5,5 km. korrika, 25 km bizikletan eta amaitzeko beste 2,5 km egin behar izan zituzten lasterka. Gure taldekide Raimundo Diaz izan genuen ordezkari bakar eta 85. sailkatu zen. Lasterketa Kepa Ruiz (1:11:28) eta Ana Monrealek (1:32:03) irabazi…

Arrigorriagako duatloia

Euskal hitzordu nagusia Arrigorriagako XV. duatloia izan da, Urbiko triatloi taldeak antolaturikoa. Larunbat arratsaldean jokatu zen bertan distantzia luzeko Euskadiko txapelketa. Parte hartzaileek 12 km korrika, 75eko bizikleta saioa eta amaitzeko berriro ere 12 km-ko korrikako zatia zituzten zain. Lasterketa gogorra da benetan, korrika lehen atalean Arrigorriagatik atera eta Zaratamo inguruetatik, oso ibilbide aldapatsuan egiten…